This jam is now over. It ran from 2024-10-18 16:00:00 to 2024-10-20 17:00:00. View results


Itch.io-n izen ematea bete behar da parte hartzeko. 

Zomorro Studiok, Game Erauntsia Elkarteak, Torrekua guneak eta Badalab Hizkuntza Berrikuntza Laborategiak Euskal Game Jam 2 topaketa aurkezten dute. Bideojoko sortzaile euskaldunak batzeko zein elkar ezagutzeko, euren abileziak agerian jartzeko eta harremanak sortzeko ekimena izango da.

48 orduko epean bideojoko bat sortzeari ekingo diote euskara hutsean egingo den bigarren Game Jameko parte hartzaileek. Urriaren 18an 18:00etan hasiko da sormen prozesua; bi egun ondoren, urriaren 20an, proiektuak bukatuta eta itch.io plataforman argitaratuta eduki beharko dituzte. 

Online zein aurrez aurrez parte hartzeko aukera egongo da. Oreretako Badalab Hizkuntza Berrikuntza Laborategian egingo da aurrez aurreko ekimena.

Aurkeztutako bideojoko guztiak euskaraz egon beharko dira.


Izen ematea taldeka edo bakarka egin daiteke.

  • 18 urtetik gorako pertsona orok parte har dezake.
  • Fitxa honetan izena eman beharko da; horretarako, Itch.io erabiltzailea eduki beharko da.
  • Bideojokogile hasiberriek zein profesionalek izena eman dezakete. Hala ere, bideojokogintzan oinarrizko ezagutzak edukitzea ezinbestekoa da.
  • Taldeak gehienez bost pertsonakoak izango dira.
  • Bakarrik dauden, baina taldea eratu nahi duten partaideek fitxa honen iruzkinetan zein gure Discord zerbitzariko "Euskal Game Jam" txatean idatz dezakete kide bila.
  • Aurrez aurre edo online parte hartuko den zehaztu behar da. Horretarako, arestian aipatutako Discord zerbitzarian zein bulegoa@gamerauntsia.eus helbidera idatz dezakezue.


  • Urriaren 18an 18:00etan hasiko da Game Jam ekimena; urriaren 20ko 18:00ak arte iraungo du.
  • Epe horretan bideojokoa garatu beharko da; plangintza talde bakoitzaren esku egongo da.
  • Oreretako Badalab Hizkuntza Berrikuntza Laborategian aurrez aurre parte hartzeko aukera dago.
  • Badalab Hizkuntza Berrikuntza Laborategian elkarrekin bizitzeko oinarrizko arauak errespetatu beharko dira.
  • Partaideek euren bideojokoetan lan egiteko gela edukiko dute. Mahaia, argindarra eta Internet konexioa bermatuko dira; gainerako material guztia parte hartzaileek jarri beharko dute (ordenagailuak, tabletak, etab.).
  • Bertan lo egiteko aukera egongo da. Partaideek lo zakuak eraman beharko dituzte.
  • Informazio eta arau orokorrak aldez aurretik eskainiko dira.
  • Talde hibridoak sortzeko aukera dago: kide batzuek Badalabetik parte hartzen duten bitartean, besteak online ibil daitezke.

  • Urriaren 18an 18:00etan hasiko da Game Jam ekimena; urriaren 20ko 18:00ak arte iraungo du.
  • Epe horretan bideojokoa garatu beharko da; plangintza talde bakoitzaren esku egongo da.
  • Discord, Jitsi edo bestelako zerbitzuak erabil daitezke partaideen arteko komunikazioa errazteko: Euskal Game Jamaren Discordean ahotsezko zein idatzizko txatak prestatuko dira.
  • Talde hibridoak sortzeko aukera dago: kide batzuek Badalabetik parte hartzen duten bitartean, besteak online ibil daitezke.

  • Bideojokoak euskaraz egon beharko dira.
  • Ekimena abiatu aurretik antolatzaileek hautatutako gai orokorra zehaztuko da. Hau partaide guztiei helaraziko zaie, eta bideojokoa horren inguruan sortu beharko dute.
  • Euskal Game Jameko itch.io atalean argitaratu beharko dira bideojokoak. Urriaren 20an 18:00etarako igota eduki beharko dira.
  • Bideojokoa sortzaileena izango da: baimen guztiak garatzaileenak dira.


  • Sormen prozesua bukatu ostean, gainerako sortzaileen lanak probatzeko aukera egongo da; ez hori bakarrik, interesgarrienak bozkatzeko unea ere helduko da.
  • Euskal Game Jameko partaideek soilik bozka dezakete.
  • Hiru kategoria nagusi egongo dira: aurkezpen orokorra, originaltasuna eta dibertigarritasuna.
  • Bozketa urriaren 28an 00:00etan itxiko da. Epe horretan ezingo dira aurkeztutako bideojokoak aldatu edo eguneratu.
  • Bozketa epea bukatuta, jokoa moldatzen eta eguneratzen jarrai daiteke, hala nahi izanez gero.


  • Euskal Game Jameko partaideek euren materiala erabili beharko dute parte hartzerakoan: ordenagailuak, programak, etab.
  • Tresna, baliabide edo laguntza publikoak erabiltzeko aukera dago.
  • Ez da IA bidez sortutako bideojokorik, asset-ik edo baliabiderik onartuko.
  • Baliabideen zerrenda orokorra hemen aurki dezakezue.

Submissions(9)

All submissions
·
Browser playable (5)
·
Windows (4)
Linux (1)

No submissions match your filter

Top-down shooter web-joko txikia
Action
Play in browser
Akabatu Oinaztargiko herritarren artean izkutuan dauden deabru iruzurtiak
Simulation
Puzzle
Play in browser
2. Euskal Jam-erako sortutako jokua
Platformer
Play in browser
Blokeak ikustezin egiten dira.
Platformer
Play in browser
Asmatu hitza
Play in browser